204 ultrarunner ausartuko dira, negu bete-betean, Bilbao eta Gasteiz arteko ultra trail-a korritzeko. Ibilbidean zehar, 110 kilometrokoa dena, 6.000 metroko malda positiboa gailenduko da eta hainbat gailur igoko dira, haien artean, Gorbeia ospetsua (1.482 m.), Araba eta Bizkaia arteko punturik altuena.

Lasterketak Basque Ultra Trail Series Zirkuituaren II. edizioaren hasiera markatzen du, zein, maiztasunaz aldatuz, lau urtetan zehar hedatuko da, urtean lasterketa bakarra korrituz. Hori bai, lehen edizioko formatua mantenduz; hau da, karrera bakoitza urteko sasoi batean eginez.

14 Bidelagunek lagunduko diete 204 korrikalariei Murgiako Bizitza-Basetik helmugara arte doan tarte osoan zehar. Trail 52 Sport Mendi Klubaren antolakuntzaren partetik, ongi etorria ematen diogu haiei guztiei, bai lehiakideak, bai bidelagunak, batik bat, Frantzia, Alemania, Portugal, Britania Handia, Estatu Batuak eta Errusiatik datozen 22 korrikalariei. Datorren egunetan zehar korrikalari guztiei helaraziko diegu dagokien informazioa eta dokumentazioa; hala nola, lasterketaren programa, Road Book-a…

Trail 52 Sport-etik, eskertu nahi dugu izena eman duten guztien konfiantza. Ez diegu huts egingo.

Horrez gain, esker egiten diegu erakunde, babesle eta kolaboratzaileei II. Basque Ultra Trail Series Zirkuitua ahalbidetzeagatik. Aipamen berezia merezi dute lehiakideak bide osoan zehar lagunduko dituzten 300 bolondresek. Haien parte-hartze eskuzabalarik gabe ezinezkoa egingo zigun proeiktu hau burutzea.