Ultra trail lasterketen zirkuitu batek bilbo, gasteiz, donostia eta iruñea lotuko ditu 2017an, eta euskal herriko gailurrik esanguratsuenak igoko ditu bidean

Eguna: bihar ostirala, urriak 21, goizeko 10:00etan

Tokia: prentsa-aretoa. Zabalguneko eraikina
zabalgune plaza, 11 bilbo

 

PARTAIDEAK:

–      Itziar Epalza, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordea

–      Xabier Otxandiano, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu arloko zinegotzia

–      Martín Ibabe Eceiza, Donostiako Udaleko Kirola eta Gaztedia, Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibileko zinegotzi ordezkaria

–      Asier Alea, Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo-sustapeneko eta Turismoko zuzendari nagusia

–      Fernando J. Pérez, Basque Ultra Trail Series zirkuituaren zuzendari teknikoa

–      Oihan Arzua,  Basque Ultra Trail Series zirkuituaren zuzendariorde teknikoa

Hego Euskal Herriko lau hiriburuak ultra traileko zirkuitu berri baten abiapuntu eta helmuga izango dira 2017an: BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS), hori du izena erronkak eta lau hirien arteko probak muturreko modalitate honetako egutegian sartuko dira datorren urtean. Beraz, zirkuituak lau lasterketa edo etapa izango ditu, otsailetik urrira bitartean, eta Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñea lotuko ditu. Berebiziko kirol-erronka izango da mendian korrika egitea maite dutenentzat, ultra distantziako proba horietan 78 gailur igoko baitituzte, Euskal Herriko mendirik esanguratsuenak tartean direla.

OSTIRAL honetan, URRIAK 21, GOIZEKO 10:00etan, zirkuitu honek zeharkatzen dituen lurraldeetako hainbat agintarik eta antolakuntzako arduradun teknikoek kirol-ekitaldi gogor eta sinboliko honen xehetasunen berri emango dute. Izan ere, Sheve Peña mendizale tolosarrak 1953an eginiko balentria du oinarrian erronkak, duela mende erdi pasatxo, oinez, gelditu gabe (non stop) eta mendiz lotu baitzituen Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteiz. Ibiliari “Lau Katedralen Martxa” izena eman zioten.

Euskadiko eta Nafarroako agintariak, federazio, mendi talde eta enpresetako arduradunak eta ekonomia, gizarte eta kirol arloko ordezkariak elkartuko dira ostiraleko hitzordu garrantzitsuan.