Mont Blanc-eko Ultra Traileko (UTMB) arduradunek, mundu mailan ospetsuena den mota honetako lasterketa, Basque Ultra Trail Zirkuituko (BUTS) azken bi etapak puntuagarriak izango direla aditzera eman dute. Beraz, BUTS Zirkuitua osatzen duten lau lasterketek 2018 an ospatuko diren UTMBko lau lasterketetan parte hartzeko zozketarako puntuatuko dute. Gainera, Gasteiz-Iruñea lasterketari puntuazioa igo diote 5 puntutik 6ra, antolakundeak ibilbidean egindao aldaketen ondorioz.

Hortaz,, munduko ultra trailik garrantzitsuenean parte hartu nahi duten korrikalariek, aukera paregabea izango dute Basque Ultra Trailen. Lau lasterketetatik hiru amaituta, nahikoa izango litzateke UTMBk eskatzen dituen 15 puntuak lortzeko. Gainera, BUTS Zirkuitua amaitzen dutenek ziurtatuta izango dituzte Mont Blanc-eko Ultra Traileko veste lasterketetan parte hartzeko beharrezko puntuak: CCC (7 puntu bi lasterketatan), TDS (7 puntu bi lasterketatan) eta OCC (3 puntu lasterketa bakarrean).

Basque Ultra Trail erakundeko antolatzaileek oso ondo hartu dute berri hau, Mont Blanc-erako puntuatzen duten goi mailako ultra trail lasterketen artean ikusten bait dute haien zirkuitua, mundo mailan erreferente bihurtu nahi direlarik.