ZU GABE, EZINEZKOA LITZATEKE!

GOZATU BUTS ZIRKUITUAZ BOLUNTARIO LANETAN!

voluntariosEsperientzia paregabe bat bizi nahi?

Ekitaldi harrigarri batean parte hartu nahi?

BASQUE ULTRA TRAIL ultra distantziako lau lasterketez osatutako zirkuitu bat da eta logistika oso konplexua behar da proba horiek antolatzeko eta egiteko. Beste modu batera esanda, boluntario asko behar dira irteeran eta helmugan laguntzeko, kontrol eta anoa-guneetan aritzeko, osasun-zerbitzuetan jarduteko, proba ixten atzetik korrika joateko… Boluntariorik gabe, ez legoke BUTS zirkuiturik. Zuek zarete probaren arima.

Ikasleak, langileak, erretiroa hartuta daudenak, kirolari amorratuak edo hasiberriak… era guztietako pertsonak behar ditugu BUTS zirkuitua aurrera eramateko eta gauzatzeko. Baldintza bakarra 16 urte beteta izatea da.   Zure gaitasun eta trebezia ezinbestekoak zaizkigu, zatoz gurekin. Zure babes eta laguntzarik gabe BUTS zirkuitua ezinezkoa litzateke.

Egin zaitez BUTS zirkuituaren boluntario!

Bete inprimaki hau eta harremanetan jarriko gara zurekin.

(Talde bat bazarete eta elkarrekin egon nahi baduzue, inprimakia betetzeaz gain, bidali e-mail bat voluntarios@basqueultratrail.com helbidera eta adierazi nork osatzen duzuen taldea).

  • Gutxieneko adina 16 urtekoa da (18 urtetik beherakoek gurasoen baimena behar dute).
  • Amandako eginkizunetan konpromisoa eta ardura hartzea eskatzen da.
  • Kontuan izan postu jakin batzuetarako baldintza jakin batzuk bete behar direla (adibidez, ibilgailuz egin ezin den distantzia luze bat mendiz egitea, etab.).
  • Esperientzia paregabeaz gozatzeko aukera, ekitaldi harrigarri batean partaide izatea eta, batez ere, korrikalarien esker ona eta aitortza jasotzea, haientzat zure irribarrea eta arreta baitira egiten ari diren ahaleginaren saririk preziatuena.
    Boluntarioaren poltsa:

    • Probaren jantzia, lasterketa identifikatu eta oroituko duena.
    • Janaria eta edaria, laguntzen duen denbora horretan.
    • Babesleen opariak (Korrikalariaren poltsa, adibidez).
    • % 50eko beherapena BUTS merchandising-ean.
    • BUTS zirkuituan laguntzen duten saltoki eta marken opari-txartelak eta materiala eskuratzeko zozketetan parte hartzeko baleak eta beherapenak.
    • Mendiko korrikalari direnentzat: Boluntario lanetan zer lasterket(et)an jardun duen kontuan hartuta, BUTS zirkuituaren hurrengo  edizioan proba horretan edo horietan dortsala bermatuta izatea eta izen-ematean %50eko beherapena (*).

(*) Gehienez ere 25 dortsalentzat gordeko da aukera hau. Eskaera gehiago izanez gero, zozketa egingo litzateke.

Izan zaitez bolondres

BABESLEAK ETA LAGUNTZAILEAK