BUTS zirkuituko Gasteiz-Iruñea ultra trailaren batzorde antolatzaileak uztailaren 23an, 22: 00etan, Gasteizen irten ziren parte-hartzaile guztiak finisherrtzat jotzea erabaki du. Erabakia Nafarroako Gobernuak uztailaren 23an (ostirala) ezarritako gaueko etxeratze-aginduaren ondorioz hartutako sei orduko denbora murriztu izanak eragin du, proba egiteko aurreikusitako ordua baino zortzi ordu lehenago, hain zuzen ere. Erabaki horren ostean, parte-hartzaile guztiak Gasteiz-Iruñea zirkuituko sailkapen nagusian egongo dira, eta hori egiaztatzen duen finisher jantzia jasoko dute. Proban zehar jantzia helmugan jaso ez zuten parte-hartzaileek antolakuntzarekin harremanetan jarri behar dute jantzia jasotzeko modua zehazteko.

BUTS Gasteiz-Iruñea 2021 batzorde antolatzailea (II. Basque Ultra Trail Series zirkuitua)