Jakingo duzuenez, Basque Ultra Trail Series Zirkuituko bigarren lasterketan (Gasteiz-Iruñea), Bidelagunaren eredua sortu genuen, horrela nahi izan zenuten korrikalariek Lizarragako Bizi Basetik aurrera lasterketa amaitzeko laguntzaile bat izan zenutelarik. Jasotako iritzi positiboek  Zirkuituko beste frogetan eredu hau mantentzera animatu gaituzte.

Nahiz eta hau horrela izan, hurrengo lasterketan (Iruñea-Donostia) Bidelagunik egongo ez dela jakinarazi behar dizuegu. Honen arrazoia zera da, Euskal Mendizale Federazioak froga hau 2017ko Euskal Herriko Ultra Trail Txapelketa bezala sailkatu duela. Hori dela eta, lasterketa hau EMFren araudipean egingo da, honek lasterketa osoan zehar edozein motatako laguntza debekatzen duelarik.

Basque Ultra Trail Series-etik Bidelaguna erabiltzea pentsatuta zenutenei barkamena eskatu nahi dizuegu, zuek hau ulertzea eskertzen dugularik. Abuztuak 6-8 izango de Donostia-Bilbao lasterketan berriz ere erabilgarria izango da Bidelaguna.