Bocineros-Deiadar Xtreme ultra trail probarako izen-emateak abenduaren 3an irekiko dira

 

 

Hurrengo abenduaren 3tik aurrera, astelehena, 1.500 dortsal baino gehiago izango dira eskuragai Bocineros-Deiadar Xtreme 2019 ultra traileko martxa eta lasterketa guztietarako

Irailaren 14tik 16ra Bizkaia trail running-a protagonista izango duen erreferentziako jardunaldiaren erdigunea bihurtuko da berriz ere



Bilbao, 2018ko azaroak 21

 

Lehenengo edizioaren oroitzapenarekin, 2019ko Bocineros-Deiadar Xtreme ultra traila martxan da 1.500 izen-emate baino gehiagorekin. 3 lasterketa eta 5 martxa herrikoi berriz ere Deiadar Mendien inguruan, Gernika irteera eta helmuga izango delarik berriz ere. Probarako izen-emateak orduak 10:00-etarako abenduaren 3an irekiko dira.
2019ko irailaren 14tik 16ra Bizkaia, trail running-a protagonista izango duen Euskal Herriko eta estatu mailan erreferentea den jardunaldiaren erdigunea izango da berriz ere. Mendien zein paisaien edertasunak, lasterketek zeharkatzen duen hamaika herrietako zaleen berotasunak eta jasangarritasuna eta gainditzea bezalako baloreek lehenengo edizioan estatuko probintzien erdietatik eta atzerriko dozena erdi herrialdeetatik etorritako lasterkariak animatu zituzten irteeran egoteko. Trail 52 Sport Mendi Kluba antolatzaileak zenbaki horiek gainditzea espero du.
Era honetan, Bocineros-Deiadar Xtreme ultra trailak bere bigarren edizioari ekiten dio erreferentziako proba bezala hazten jarraitzeko eta mota guztietako korrikalarientzako lasterketa ezberdinak eskeiniz

 

Hiru lasterketa: Bizkaia ezagutu era berezi batean
Deiadar Xtreme, Bocineros-Deadar Xtreme ultra traileko proba nagusia, gogorrena da, baina baita ere bereziena. 200 lasterkarientzako dortsalak eskeiniko dira bai bakarka zein bikoteka izena emateko bere 200 kilometro eta 11.000 desnibel positiboei aurre egiteko. Erdi-autosufizientzian burutzen den lasterketa honek Bizkaiko mendilerro nagusiak zeharkatzen ditu, hogei bat gailur, horien atean noski Bost Deiadar Mendiak, hamaika herri eta auzo, Bizkaiko Batzar Nagusietako hiru egoitzak eta Lurralde Historikoko Parlamentua. Azken honen jatorria Erdi Arokoa da, adar eta suen bitartez buruturiko dei mitikoak erabiliz hauetan parte hartzeko. Tradizio honetan dago errotuta Bocineros-Deaidar Xtreme proba. Edozein kasutan, abentura erraldoia, ausartenak ere beldurtzeko modukoa, 56 orduko denbora muga izango dutenak lasterketa bukatzeko.

Beste alde batetik, Deiadar Ultra, lehenengo edizioko lasterketarekin alderatuta bost kilometro galtzen ditu zenbaki borobilak edukitzeko, 100km eta 5.000 m. desnibel positibo, 24 orduko denbora mugarekin. Lehenengo edizioan Bocineros-Deiadar Xtremeko probarik jendetsuena izan zen eta 2019an eskuragai dituen 350 dortsala agortzeko asmoa du. Oraingo honetan ere bi Deiadar Mendi zeharkatuko ditu, Sollube eta Oiz hain zuzen ere, nahiz eta bigarren honen igoera aldatuko den, Munitibaretik izango delarik, Deiadar Xtreme probarekin ez koinziditzeko. Ez da ordea nobedade bakarra izango. Partaideek Urdaibaiko gailur entzutetsuetako bat zeharkatuko dute, igoera bortitz batekin.
Deiadar Maratoia ere laburtu egiten da 42 kilometroko distantzia ofiziala betetzeko eta 2.100 metroko desnibel positiboekin. Hala ere, Urdaibaiko ezkerraldetik doan ibilbideak ez du gogortasunik ezta edertasunik ere galduko. 500 dortsal eskuragai Kantauri Itsasoko eta Mundakako Itsasadarreko ikuspegi paregabeaz gozatzeko, Deiadar Mendi baten igoera barne, Sollube hain zuzen ere.

Bost martxak: Deiadar Mendiak ezagutu eta lasterkariak animatu

 

Hiru lasterketak osatzeko, bost Deiadar Mendiak igotzeko lehiakortasunik gabeko mendi martxak antolatuko dira berriz ere, zaleek lasterketa jarraitzeko aukera izan dezaten. Hauetako bakoitzak 100 izen-emate eskeiniko ditu.

 

Martxa hauen helmugek Deiadar Mendi ezberdinen gailurretara, Deiadar Xtremeko lehenengo korrikalarien igarotze momentuarekin bat egingo dute, hauek zaleen animoak eta berotasuna senti ditzaten. Horrek suposatzen du horietako hiru martxa gauez izango direla, honek duen xarma bereziarekin.

 

Balio handiko ekitaldia Bizkaiarentzat

 

Bocineros-Deiadar Xtreme ultra trailak arrasto ekonomiko nabarmena uzten du Bizkaian. Euskal Herritik eta Estatuko zein atzerriko dozena bat herrialdeetatik etorritako 600 pertsona baino geihago etorri ziren Bizkaira lehenengo edizio hori bizitzeko, bai proban parte hartzeko zein laguntzeko. Honek, mila pernoktazio inguru eta 0,3 milloi euroko inpaktu ekonomikoa suposatu zuen.
Arrakasta errepikatzeko eta bigarren edizio honetan dena borobila izan dadin, antolakuntzak babesleen funtsezko laguntza izango du, 500 bolondres baino gehiago eta osasun zein segurtasun zerbitzuko kideen bultzada. Bocineros-Deiadar Xtreme ultra traila denbora luzez gogogoratuko den ekitaldia izatea nahi du, partaideentzako ahaztezina eta Bizkaiarentzat balio handikoa.