Irailaren 16an II Basque Ultra Trail Series Zirkuituko bigarren proba puntuagaria izango den Gasteiz-Iruñea 2020 ultra trailean parte hartzeko izen-emate epea irekiko da, 2020ko maiatzak 1/3 bitartean ospatuko dena.

Edizio honetan, lasterketak bere distantzia eta desnibela mantenduko du (130km/6.200D+) nahiz eta aldaketa txiki batzuk dakarren, ibilbidea  eta korrikalarienganako arreta hobetzeko lagungarria izango direlakoan. Aldaketa garrantzitsuenak Erroeta eta Andoingo mendateko anoa-guneei dagozkienak dira, Marabilletako gana eta Legaireko aparkalekuan izatera pasatuko direlarik. Beste alde batetik, Lizarragako bizi-oinarria ondoko Arbizuko parkingera mugituko da, bertan eskeintzen diren zerbitzuak hobetzeko (dutxak, atseden lekuak, janari beroa, fisioterapia zerbitzua, etab.).

Izen-ematearen prezioa, hiru epeetan banatuta eta %30erainoko bonifikazioekin, 3 urte direla izan zirenekin konparatuta ez dira aldatuko, azkenengoa izan ezik, %4a baino gutxiagoko garestitzea izango duena.

Izen-emate epea

Prezioa

2019ko irailaren 16tik 2019ko azaroaren 24ra

100,00 €

2019ko azaroaren 25etik 2020ko urtarrilaren 2ra

115,00 €

2020ko urtarrilaren 3tik 2020ko apirilaren 3ra

135,00 €

 

Gogoratu nahi dugu baita ere lasterketako parte hartzaileek Bidelagun baten laguntza izan dezaketela probaren azkenengo zatian (Bizi-Oinarritik aurrera, 83. kilometroa). Bidelagunen izen-emateak irailaren 16an ere irekiko dira, 45 euroko prezioarekin.

Lasterketa honek, Bidelaguna, laguntzaile bezala ulertzen du ez “erbi” bezala. Beraz, Bidelagunaren laguntza edukitzea erabakitzen duten korrikalariek ezin izango dute lehenengo korrikalarientzako erreserbatutako saririk eskuratu ezta Zirkuituko sailkapen orokorretakorik.

Basque Ultra Trail Series Zirkuituko web gunean lasterketaren iguruko informazio guztia aurki daiteke beste datu garrantzitsuekin batera eta izan-ematea burutzeko estekarekin.

Gasteizen elkar ikusiko dugu maiatzeren 1ean!