Trail 52 Sport Mendi Klubak, Basque Ultra Trail Series Zirkuituko antolatzaileak, erakundeei, udaletxeei, babesleei, mendi taldeei eta bolondres guztiei proiektu honetan eskeinitako babesa eta lana eskertu nahi dizkie  .Hauen inplikazioa eta parte hartzerik gabe ezinezkoa izango litzateke Basque Ultra Trail Series Zirkuitua  aurrera ateratzea.
Era berean, esker berezia luzatu nahi diegu lau lasterketa hauetakoren baten parte hartu duten hirurehun korrikalariei, lehenengo edizio honetan gugan izan duten konfiantzagatik. Gure helburu nagusia lasterketarekin erlazionatutako aspektu guztietan pertsonalizatutako eta kalitatezko zerbiztua eskeintzea izan da.
Lasterketetan sortu ahal izan diren arazo ezberdinengatik barkamena eskatu nahi diegu ere, bereziki hiri eta herri guneetan balizajearekin erlazionatutakoak zein markajean sufritutako boikot bakar batzuk direla eta. Irteera zein helmuga hiri erdiguneetan izateak zekartzan arriskuak ezagutzen genituen, baina beti ere Sheve Peñaren 4 Katedraletako Martxan oinarrituta eta arazoak arazo, arrakasta itzela izan dela uste dugu, kiol hau Hegoaldeko lau hiriburuetara hurbilduz. Hala ere, arazo eta hutsen berri izanda, mometu honetatik aurrera Basque Ultra Trail Serieseko hurrengo ediziorako lanean hasiko gara horiek konpontzeko asmoz.
Aukera hau aprobetxatzen dugu Basque Ultra Trail Series Zirkuituak bi urteroko aldizkakotasuna izango duela adierazteko. Proiektuaren antolakuntzak duen konplexutasunak eta lasterkariei eskeini nahi diegun arretak erabaki hau hartzera bultzatu gaitu.
Eskerrik asko guztioi.
2019an elkartuko gara!