II BUTS Zirkuituko Gasteiz-Iruñea lasterketa 2020ko Euskal Herriko Ultra Txapelketa izango da

 

    • o eta Nafarroako hiriburuak lotzen dituen ultra traila, 130 kilometrokoa eta 6.150 metroko desnibel positibioarekin, maiatzaren 1a eta 3a bitartean ospatuko da.

     

    Bilbo, 2019ko abenduaren 18a. Euskal Herriko Mendi Federazioak (EMF-FVM) BUTS Zirkuituko Gasteiz-Iruñea ultra traila 2020ko Euskal Herriko Ultra Txapelketa izendatu du. Era honetan, proba honen 130 kilometroak eta 6.150 metroko desnibel positiboak aukeratuko dituzte ultra distantziako euskal mendi korrikalari onenak.

     

    Gasteiz-Iruñea mendi lasterketak Hegoaldekomhiruburuak lau ultra trailen bitartez lotzen dituen II BUTS Zirkuituko bigarren proba puntuagarria da, maiatzaren 1etik 3ra ospatuko dena. Irteera Gasteizko Andra Mari Zuriaren Plazan izango da maiatzaren 1eko 19:00etan, ostirala, eta partaideek 33 orduko epe muga edukiko dute ibilbidea osatzeko (maiatzaren 3ko 4:00ak arte, igandea, hain zuzen ere). Lehenengo korrikalaria larunbateko 11:30ak aldera helduko da Iruñeako Gaztelu Plazara.

     

    Ultra trail honen ibilbidea bananduta dago ia %50era Araba eta Nafarroa artean eta hogei bat gailur zapalduko ditu, Berian mendia, 90. kilometroan, ibilidearen puntu gorena izango delarik. Probak Gasteizko Mendiak eta Iturrietako, Entziako, Urbasako eta Andiako serrak zeharkatuko ditu Iruñerria inguratu baino lehen Ezkaba menditik. Gailur entzutetsu hau izango da partaideen azkenengo zailtasuna hirian sartu eta Gaztelu plazako arkua zeharkatu aurretik.

     

    Basque Ultra Trail Series Zirkuitua bigarren aldiz izango da Euskal Herriko Ultra Txapelketa. 2017an, Iruñea-Donostia lasterketa izan zen Euskal Herriko lasterkari onenak erabaki zituena ultra modalitatean, Silvia Trigueros eta Raul Macarroren garaipenekin. Hurrengo estekan ikus dezakezue lasterketa horren laburpen bideoa:

     

    https://www.youtube.com/watch?v=YpnhOAKjci0

    Gaur egungo Euskal Herriko Ultra Trail txapeldunak Uxue Fraile eta Ion Azpiroz dira, pasadan maiatzean Leitzan ospatutako Euskal Herria Mendi Erronka proban garaile suertatu ondoren.

     

    Basque Ultra Trail Series Zirkuituko Prentsa-bulegoa

    prentsa@basqueultratrail.com

    tlf. 946 555 519 / 688 716 539

     

    Facebook: https://www.facebook.com/BasqueUltraTrailSeries

    Twitter: https://twitter.com/BasqueUTS

    Instagram: https://www.instagram.com/basqueultratrailseries

    Youtube: https://www.youtube.com/channel/UCl61Uv7Kaiwh-aQaF1nb_zg

     

    Hastag: #BUTSGasteizIruñea