Gasteiz-Iruñea probaren antolakuntzatik, II Basque Ultra Trail Series Zirkuituko bigarren proba puntuagarria, 2020ko maiatzaren 1etik 3ra bitartean egingo den lasterketari buruzko berrikuntza hauen berri ematen dugu:

 

  • Lasterketa Antsoainen amaituko da, Udaletxe plazan izango da helmuga, eta logistika guztia (kontsigna, korrikalariei harrera egitea, dutxak, hornidura, atsedenlekuak eta masajea), plaza ondoko udal-instalazioetan.

 

  • Aldaketa hori egin behar izan dugu, Iruñeko Udalak proba Gaztelu Plazan amaitzeko debekua ezarri duelako, eta helmuga 2017an toki horretan egon arren, “Hiriko eremu oso enblematikoa” okupatzen dela eta bertan jarduera ugari egiten direla argudiatu dute.

 

  • Kendu egiten da Olarizu mendirako igoera, lasterketaren 4. kilometroan, Gasteizko Udalak eremuaren ingururako hartutako ingurumena babesteko neurriak direla eta. Neurri horiek nahitaez bete behar dira ingurune horretan egiten diren proba guztietan.

 

  • Marabileta mendiaren tontorrean aurreikusitako hornidura Laminoria gainean egongo da, Ullibarri/Jauregi eta Laminoriako meategiaren arteko errepidean, sarbide egokiagoa baita bai lasterketa-zerbitzuetarako bai jendearentzat. Era berean, Legaireko hornidura kendu egin da Opakuatik oso gertu dagoelako.

 

  • Aldaketa horiei esker, ibilbidean aldaketa batzuk egin ahal izan ditugu, zenbait tartetan parte-hartzaileen segurtasuna hobetzeko eta areagotzeko. Lasterketaren track eguneratua Basque Ultra Trail Series Zirkuituaren webgunean kontsultatu eta deskargatu dezakezue

 

 

Barkamena eskatzen dizuegu azken orduko aldaketa hauengatik, eta espero dugu egindako aldaketek ibilbidea hobetuko dutela eta lasterketako parte-hartzaileei arreta hobea eskainiko zaiela.

Adeitasunez,

Batzorde antolatzailea

Basque Ultra Trail Series Zirkuitua