Lasterkari agurgarria,

Lasterkari agurgarria,

Basque Ultra Trail Series Zirkuituko Bilbao-Gasteiz proban parte hartzera zoaz. Antolakuntzatik zenbait gomendio eta argibide eman nahi dizkizugu, baita galdeketa bat ere. Arren eskatzen dizugu galdeketari erantzun eta guri bidaltzea. Lasterketa guztion artean kudeatzeko oso lagungarri izango zaigu hori guztia. Mesedez, irakur itzazu argibideak eta gomendioak arretaz.

Testuaren amaieran duzu galdetegia. Bete eta bidali iezaguzu, galderen amaieran dituzun argibideei jarraituz.

Araudia

Zirkuituaren araudia arretaz irakurtzeko gomendatzen dizugu (esteka). Hor aurkituko dituzu lasterketaren datu tekniko guztiak eta parte hartzeko beharrezko informazioa (derrigorrezko materiala, ordutegi-mugak, zigorrak, etab.).

Lasterketaren programa

Bereziki kontuan hartu lasterketako egitaraua lasterkarientzat ezarritako ordutegiak (esteka): dortsalak jasotzea, pasta party, Bizitza Oinarrirako poltsen eta helmugarako motxilaren banaketa, irteera-eremura sartzeko kontrola, irteera, etab.

Dortsala jasotzea

Dortsalak jasotzea eta materialaren aldez aurretiko kontrola Santa María kalean 1 egingo da.

Dortsala jasotzeko ordutegia lasterketako egitaraua kontsulta dezakezu.

Lasterketako Track-a
Lasterketako behin betiko track-a web orrialdean duzue. Zure gailuan eramatea gomendatuko genizuke. Jada deskargatuta baldin baduzu, berriz deskargatzea gomendagarria izango litzateke, ibilbidean zenbait aldaketa egin behar izan ditugulako (garrantzi handi gabekoak).

Derrigorrezko materiala

Dortsala jasotzeko, aldez aurretik derrigorrezko materialaren kontrola pasa beharko duzu; kontrol horretan, araudian eskatutako material guztia daukazula egiaztatuko dute boluntarioek. Ezingo duzu lasterketan parte hartu derrigorrezko materialaren kontrola gainditu ezean. Berrikusi eraman beharreko materiala Lasterketaren araudia kontsultatuta (23. artikulua).

Kontuan izan, eguraldi baldintzen arabera, antolakuntzak derrigorrezko materialaren artean sar dezakeela hasiera batean gomendatutzat soilik agertzen dena. Horrelakorik eginez gero, email bidez jakinaraziko dizugu lasterketaren aurreko egunetan (web-orrian eta gizarte-sareetan ere iragarriko dugu).

Antolakuntzak derrigorrezko materialaren ausazko ikuskatzeak egingo ditu lasterketako kontrol-guneetan. Hori dela eta, gainean eraman behar duzu derrigorrezko material guztia lasterketa osoan. Zirkuituko araudiaren 25. artikuluan azaltzen dira derrigorrezko materiala ez eramateagatik aurreikusitako zigorrak.

Pasta party

Ostiralean, otsailak 22, 20:00 eta 22:00ak artean, antolakuntzak Pasta Party bat eskainiko die lasterkari guztiei Santa María kalean 1 Makarroiak, arroza, entsalada eta fruta, horiek izango dira menuaren osagaiak. Menuaz gozatzeko aukera izango du, orobat, dortsala jasotzerakoan bete beharko duzun inprimakian adierazten duzun pertsonak. Lasterkari ez diren pertsonentzat menuaren prezioa 5 eurokoa izango da.

Bidelagun

Lasterketa honetan Bidelagun-en irudia edo Murgia-ren Bizitza Oinarritik Aurrera lasterkarientzako laguna berreskuratzen dugu bere segurtasuna lasterketaren azkeneko tartean areagotzeko.

Ibilbidean lasterkari bati lagundu ahal izateko “Bidelagun” bezala inskribatzea nahitaezkoa dela eta Murgiako Bizitza Oinarritik aurrera soilik (km 64.) lagundu ahalko duela gogoratu nahi dugu. Egoki ez badu izena ematen, lagutzen duen lasterkaria deskalifikatuta izan ahalko dela ere gogoratu nahi dugu.

Hondakinak

Arreta berezia jarriko dugu hondakinen bilketan. Anoa-gune guztietan eremu bat izango duzu hondakinak gaika berezita uzteko: papera (edukiontzi urdina), plastikoak (edukiontzi horia), beste hondakin batzuk (edukiontzi berdea). Mesedez, hondakin bakoitza dagokion edukiontzian utzi. Gainera, dortsalarekin batera poltsatxo bat emango dizugu anoa-gune batetik besterako tartean hondakinak gordetzeko. Debekatuta eta zigortuta dago ibilbidean hondakinak botatzea (adibidez, gelen hondarrak). Eramaten dituzun barratxoen bilgarri eta gel guztiek zure dortsal-zenbakia eduki beharko dute idatzita; dortsala jasotzerakoan egingo den materialaren kontrolean eta irteeraren aurreko gune itxian egiaztatuko dugu hori.

BUTS Zirkuituko edozein lasterketatan parte hartu baduzu, guk entregatutako poltsa berrerabiltzea eskertuko genuke.

Irteerako gune itxia

Antolakuntzak gune itxi bat egokituko du irteerako arkuaren aurreko eremuan (Arriaga antzokiko plazan)eta gune horretan lasterkariek baino ezingo dira sartu. Irteera baino ordubete lehenago zabalduko da gune hori, eta horra sartzeko, materialaren kontrola eta txipa aktibatzeko kontrola igaro beharko duzu.

Mesedez, garaiz ibili bi kontrol horiek igarotzeko, pilaketak eta azken orduko presak saiheste aldera. Partaideek edateko likidoa (ura, Powerade, kafea eta salda) izango duzue gune itxi horren barnean.

Helmugako eremua

Lasterketa amaitzean, Gasteizko helmuga eremuan, Mendizorrozan ohiko anoa-gunea izango duzu. Mendizorroza kiroldegian ano gune osoa egongo da eta hor izango da helmugako motxila jasotzeko puntua.

Segurtasuna

Partaide guztiek satelite bidezko lokalizazio-baliza bat (GPS) eraman beharko duzue zuen segurtasuna bermatzeko. Dortsala jasotzerakoan motxilan ezarriko zaizue eta gainean eraman beharko duzue lasterketa amaitu arte.

Ekipamendua oso garestia denez, une horretan 20 euroko fidantza bat jarri beharko duzu, eta behin lasterketa amaitzean itzuliko zaizu diru hori. Kontuan izan, zenbateko horren balioko billete bakar bat onartuko dugula fidantzaren gordailutzat.

Lasterketa bukaerara heldu baino arinago utzi behar ezkero, baliza lasterketa uzten duzun puntuan kendu beharko zaizu, fidantza helmugan bueltatuko zaizularik.

Azkenik, arren eskatzen dizugu telefono mugikorrean Alpify aplikazioa instalatzeko. Modu horretara, edozein gorabehera sortuz gero, laguntza-zerbitzuek askoz azkarrago aurkitu ahal izango zaituzte.

Aparkalekua Gasteizen

Antolakuntzak korrikalarriei  aparkalekuko doako zona bat eskura jartzen du  Medizorrozako aparkalekuan,  Gasteizen. (ez gordeta), autokarabana zein furgonetak  eta kotxeetarako. Interesatu izanez gero,  galdeketan adierazi, matrikularekin batera. Eskaerak ordenean jasoko dira palza bukatu arte.

Lasterkarien lekualdaketa

Antolakuntzak otsailaren 22an, ostirala, Gasteizetik Bilbora joateko autobus zerbitzua partaide guztien eskura jarriko du. Autobusa Mendizorrotzako aparkalekutik 19:00etan aterako da. Lasterkariek ez direnek zerbitzu hau erabiltzeko 10 euro ordaindu beharko dute. (5 euro 12 urtetik beherako haurrek)

Autobus zerbitzua erabili nahi izanez gero aurrerago aurkituko duzun galdetegia betetzea guztiz beharrezkoa da.

Gogoratu galdetegia bidaltzeko Otsailaren 11an (astehelena) epea amaituko da  .

Probaz gozatzea espero dugu.

Jaso ezazu gure agurrik beroena,

Basque Ultra Trail Series Zirkuituaren batzorde antolatzailea

Egitaraua
Galdetegia