Lasterkari agurgarria,

Lasterkari agurgarria,

Basque Ultra Trail Series Zirkuituko Donostia-Bilbao proban parte hartzera zoaz. Antolakuntzatik zenbait gomendio eta argibide eman nahi dizkizugu, baita galdeketa bat ere. Arren eskatzen dizugu galdeketari erantzun eta guri bidaltzea, urriaren 4an izango da azken eguna bidaltzeko. Lasterketa guztion artean kudeatzeko oso lagungarri izango zaigu hori guztia. Mesedez, irakur itzazu argibideak eta gomendioak arretaz.

Testuaren amaieran duzu galdetegia. Bete eta bidali iezaguzu, galderen amaieran dituzun argibideei jarraituz.

Araudia

Zirkuituaren araudia arretaz irakurtzeko gomendatzen dizugu (esteka). Hor aurkituko dituzu lasterketaren datu tekniko guztiak eta parte hartzeko beharrezko informazioa (derrigorrezko materiala, ordutegi-mugak, zigorrak, etab.).

Lasterketako irteera-ordua

Lasterketako irteera-ordua 23:00etan izango da Alderdi Eder Lorategian.

Lasterketaren programa

Bereziki kontuan hartu Lasterketako programan lasterkarientzat ezarritako ordutegiak (esteka): dortsalak jasotzea, pasta party, Bizitza Oinarrirako poltsen eta helmugarako motxilaren banaketa, irteera-eremura sartzeko kontrola, irteera, etab.

Bizi-Oinarria

Durangoko udaletxeak bere kirol instalazioetan sahiestu ezin dituen konpromisoak direla eta, bizi-oinarria Garaiko frontoira mugitzeko beharrean aurkitzen gara. Honek track-aren aldaketa dakar Durango zeharkatzeko eta Aramotz mendilerroaren sarreran. Era berean, inguru horretako anoa-postuak ere aldaketak izango dituzte, Landaederra aterpea eta Belatxikietako korta izango direlarik hornidura puntu berriak.

Nobedade guzti hauek jadanik eskuragarri dituzu web orrialdean, track berriarekin batera.
Barkamena eskatu nahi dizugu azken orduko aldaketa hauek direla eta, baina antolakuntzatik seguru gaude horrela arreta hobea ematea lortuko dugula.

Dortsala jasotzea

Dortsalak jasotzea eta materialaren aldez aurretiko kontrola Mendiko Hirian (korrikalariaren azoka modukoa) egingo da. Alderdi Eder Lorategian egongo da eremu hori.

Dortsala jasotzeko ordutegia Lasterketaren programan kontsulta dezakezu.

Lasterketako Track-a

Lasterketako behin betiko track-a web orrialdean duzue. Zure gailuan eramatea gomendatuko genizuke. Jada deskargatuta baldin baduzu, berriz deskargatzea gomendagarria izango litzateke, ibilbidean zenbait aldaketa egin behar izan ditugulako (garrantzi handi gabekoak).

Derrigorrezko materiala

Dortsala jasotzeko, aldez aurretik derrigorrezko materialaren kontrola pasa beharko duzu; kontrol horretan, araudian eskatutako material guztia daukazula egiaztatuko dute boluntarioek. Ezingo duzu lasterketan parte hartu derrigorrezko materialaren kontrola gainditu ezean.Berrikusi eraman beharreko materiala Lasterketaren araudia kontsultatuta (23. artikulua).

Kontuan izan, eguraldi baldintzen arabera, antolakuntzak derrigorrezko materialaren artean sar dezakeela hasiera batean gomendatutzat soilik agertzen dena. Horrelakorik eginez gero, email bidez jakinaraziko dizugu lasterketaren aurreko egunetan (web-orrian eta gizarte-sareetan ere iragarriko dugu).

Antolakuntzak derrigorrezko materialaren ausazko ikuskatzeak egingo ditu lasterketako kontrol-guneetan. Hori dela eta, gainean eraman behar duzu derrigorrezko material guztia lasterketa osoan. Zirkuituko araudiaren 25. artikuluan azaltzen dira derrigorrezko materiala ez eramateagatik aurreikusitako zigorrak.

Pasta party

Ostiralean, Urriak 6, 20:00 eta 21:30ak artean, antolakuntzak Pasta Party bat eskainiko die lasterkari guztiei Club Vasco de Camping. Makarroiak, arroza, entsalada eta fruta, horiek izango dira menuaren osagaiak. Menuaz gozatzeko aukera izango du, orobat, dortsala jasotzerakoan bete beharko duzun inprimakian adierazten duzun pertsonak. Lasterkari ez diren pertsonentzat menuaren prezioa 5 eurokoa izango da. Pasta party parte hartzeko inskrizioa egitea derrigorrezkoa da

Bidelagun

Lasterketa honetan Bidelagun-en irudia edo Garai-ren Bizitza Oinarritik Aurrera lasterkarientzako laguna berreskuratzen dugu bere segurtasuna lasterketaren azkeneko tartean areagotzeko.

Gogoratzen du ibilbidean zehar laguntzeko lasterkari bati “Bidelagun” bezala inskribatzea nahitaezkoa dela eta izatekotan egin ahal izango da Garai-ren Bizitza Oinarritik aurrera soilik (km. 94). Laguntzen diozun lasterkaria deskalifika zaitezke egoki ez baduzu izena eman.

Hondakinak

Arreta berezia jarriko dugu hondakinen bilketan. Anoa-gune guztietan eremu bat izango duzu hondakinak gaika berezita uzteko: papera (edukiontzi urdina), plastikoak (edukiontzi horia), beste hondakin batzuk (edukiontzi berdea). Mesedez, hondakin bakoitza dagokion edukiontzian utzi. Gainera, dortsalarekin batera poltsatxo bat emango dizugu anoa-gune batetik besterako tartean hondakinak gordetzeko. Debekatuta eta zigortuta dago ibilbidean hondakinak botatzea (adibidez, gelen hondarrak). Eramaten dituzun barratxoen bilgarri eta gel guztiek zure dortsal-zenbakia eduki beharko dute idatzita; dortsala jasotzerakoan egingo den materialaren kontrolean eta irteeraren aurreko gune itxian egiaztatuko dugu hori.

 

BUTS Zirkuituko edozein lasterketatan parte hartu baduzu, guk entregatutako poltsa berrerabiltzea eskertuko genuke.

Irteerako gune itxia

Antolakuntzak gune itxi bat egokituko du irteerako arkuaren aurreko eremuan (Alderdi Eder lorategian), eta gune horretan lasterkariek baino ezingo dute sartu. Irteera baino ordubete lehenago zabalduko da gune hori, eta horra sartzeko, materialaren kontrola eta txipa aktibatzeko kontrola igaro beharko duzu.

Mesedez, garaiz ibili bi kontrol horiek igarotzeko, pilaketak eta azken orduko presak saiheste aldera. Partaideek edateko likidoa (ura, Powerade, kafea eta salda) izango duzue gune itxi horren barnean.

Helmugako eremua

Lasterketa amaitzean, Areatzako kaian, Buen Pastor katedralaren alboan ohiko anoa-gunea izango duzu. Atxuri Kiroldegian duena egoitzan ano gune osoa egongo da eta hor izango da helmugako motxila jasotzeko puntua.

Segurtasuna

Partaide guztiek satelite bidezko lokalizazio-baliza bat (GPS) eraman beharko duzue zuen segurtasuna bermatzeko. Dortsala jasotzerakoan motxilan ezarriko zaizue eta gainean eraman beharko duzue lasterketa amaitu arte.

Ekipamendua oso garestia denez, une horretan 20 euroko fidantza bat jarri beharko duzu, eta behin lasterketa amaitzean itzuliko zaizu diru hori. Kontuan izan, zenbateko horren balioko billete bakar bat onartuko dugula fidantzaren gordailutzat.

Lasterketa bukaerara heldu baino arinago utzi behar ezkero, baliza lasterketa uzten duzun puntuan kendu beharko zaizu, fidantza helmugan bueltatuko zaizularik edo Trail 52 Mendi Kluetako bulegoetan. Ez da inola ere egingo banku-transferentziaren bitartez.

Azkenik, arren eskatzen dizugu telefono mugikorrean Alpify aplikazioa instalatzeko. Modu horretara, edozein gorabehera sortuz gero, laguntza-zerbitzuek askoz azkarrago aurkitu ahal izango zaituzte.

Bilbo aparkalekua

Antolakuntzak korrikalarriei  aparkalekuko doako zona bat eskura jartzen du , Kobetamendi-n (ez gordeta), Bilbon. Plaza libreak 50 izango dira, 15 autokarabana zein furgonetak  eta 35 kotxeetarako. Interesatu izanez gero,  galdeketan adierazi, matrikularekin batera. Eskaerak ordenean jasoko dira palza bukatu arte.

Lasterkariek lekualdaketa

Antolakuntzak partaide guztien eskura jarriko du Bilbotik Donostiarara itzultzeko autobus-zerbitzua; urriaren 6an  kobetamendiko aparkalekutik autobusak aterako dira, arratsaldeko 19:00tan. Zerbitzu hori erabiltzeko aukera izango du, orobat, dortsala jasotzerakoan bete beharko duzun inprimakian adierazten duzun pertsonak. Lasterkari ez direnek 10 euro ordaindu beharko dute zerbitzu hori (5 euro 12 urtetik beherako haurrek).

Autobus zerbitzua erabili nahi izanez gero aurrerago aurkituko duzun galdetegia betetzea guztiz beharrezkoa da.

Gune naturalak eta babestutak

Donostia-Bilbao lasterketa 3 Gune Babestutik igarotzen da: Pagoetako Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE), Izarraitzeko KBEa eta Urkiolako Parke Naturala (Aramotzeko Mendilerroa).

Hurrengo esteketan eremu hauen paisaia baloreak eta aberastasun naturalak azaltzen dira:

Pagoetako KBE

Izarraitz KBE:

Urkiolako Parke Naturala:

BUTS zirkuituko antolakuntzatik, posible izan dugun guztietan, proiektu honen baloreetako bat Inguruarekiko errespetua dela adierazi dizuegu. Hori dela eta, arreta berezia eskatzen dizugu araudian (4. art.) agertzen diren gomendioak betetzeko. Era berean, gogorarazten dizugu bereziki zorrotzak izango garela araudian (25. art.) agertzen diren zigorrak betearazten eremu natural hauetan zehar gertatutako arau-hausteekin.

Aukera hau aprobetxatuko dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak lasterkarientzat zein mendi lasterketako antolatzaileentzat egindako Jarrera Kodigoa bidaltzeko.

Gogoratu galdetegia bidaltzeko urriaren 2an (astehelena) epea amaituko da  .

Probaz gozatzea espero dugu.

Jaso ezazu gure agurrik beroena,

Basque Ultra Trail Series Zirkuituaren batzorde antolatzailea

Programa
Galdetegia