Lasterkari agurgarria,

Lasterkari agurgarria,

Basque Ultra Trail Series Zirkuituko Gasteiz-Iruñea proban parte hartzera zoaz. Antolakuntzatik zenbait gomendio eta argibide eman nahi dizkizugu, baita galdeketa bat ere. Arren eskatzen dizugu galdeketari erantzun eta guri bidaltzea. Lasterketa guztion artean kudeatzeko oso lagungarri izango zaigu hori guztia. Mesedez, irakur itzazu argibideak eta gomendioak arretaz.

Testuaren amaieran duzu galdetegia. Bete eta bidali iezaguzu, galderen amaieran dituzun argibideei jarraituz.

Araudia

Zirkuituaren araudia arretaz irakurtzeko gomendatzen dizugu (esteka). Hor aurkituko dituzu lasterketaren datu tekniko guztiak eta parte hartzeko beharrezko informazioa (derrigorrezko materiala, ordutegi-mugak, zigorrak, etab.).

Lasterketaren programa

Bereziki kontuan hartu Lasterketako programan lasterkarientzat ezarritako ordutegiak (esteka): dortsalak jasotzea, pasta party, Bizitza Oinarrirako poltsen eta helmugarako motxilaren banaketa, irteera-eremura sartzeko kontrola, irteera, etab.

Dortsala jasotzea

Dortsalak jasotzea eta materialaren aldez aurretiko kontrola Mendiko Hirian (korrikalariaren azoka modukoa) egingo da. Virgen Planca Plazan egongo da eremu hori.

Dortsala jasotzeko ordutegia Lasterketaren programan kontsulta dezakezu.

Lasterketako Track-a
Lasterketako behin betiko track-a web orrialdean duzue. Zure gailuan eramatea gomendatuko genizuke. Jada deskargatuta baldin baduzu, berriz deskargatzea gomendagarria izango litzateke, ibilbidean zenbait ldaketa egin behar izan ditugulako (garrantzi handi gabekoak), Urbasako Parke Naturaleko kudeatzaileen aginduz, baita zenbait udaletxek horrela argitu digutelako.

Derrigorrezko materiala

Dortsala jasotzeko, aldez aurretik derrigorrezko materialaren kontrola pasa beharko duzu; kontrol horretan, araudian eskatutako material guztia daukazula egiaztatuko dute boluntarioek. Ezingo duzu lasterketan parte hartu derrigorrezko materialaren kontrola gainditu ezean. Berrikusi eraman beharreko materiala Lasterketaren araudia kontsultatuta (23. artikulua).

Kontuan izan, eguraldi baldintzen arabera, antolakuntzak derrigorrezko materialaren artean sar dezakeela hasiera batean gomendatutzat soilik agertzen dena. Horrelakorik eginez gero, email bidez jakinaraziko dizugu lasterketaren aurreko egunetan (web-orrian eta gizarte-sareetan ere iragarriko dugu).

Antolakuntzak derrigorrezko materialaren ausazko ikuskatzeak egingo ditu lasterketako kontrol-guneetan. Hori dela eta, gainean eraman behar duzu derrigorrezko material guztia lasterketa osoan. Zirkuituko araudiaren 25. artikuluan azaltzen dira derrigorrezko materiala ez eramateagatik aurreikusitako zigorrak.

Pasta party

Ostiralean, maiatzak 5, 20:00 eta 22:00ak artean, antolakuntzak Pasta Party bat eskainiko die lasterkari guztiei CM Gazteizko egoitza. Makarroiak, oilasko-entsalada eta fruta, horiek izango dira menuaren osagaiak. Menuaz gozatzeko aukera izango du, orobat, dortsala jasotzerakoan bete beharko duzun inprimakian adierazten duzun pertsonak. Lasterkari ez diren pertsonentzat menuaren prezioa 5 eurokoa izango da.

Laguntzaile edo “pacer”-aren papera

Lehenago esan dizuegun bezala, lasterketa honetan laguntzaile edo “pacer”-aren papera sartu dugu, korrikalariek Lizarragako Bizi-Oinarritik aurrera izango duzue eskuragai, zuen segurtasuna hobetzeko asmoz. Laguntzaileentzako izen-emate epea apirilaren 23ra arte irekita egongo da, prezioa 30 eurokoa izango delarik, lasterketarako asegurua, zuzkidura puntuetara sartzeko baimena eta oroitzapenezko kamiseta bat emango dira inskripzioarekin batera. Interesatuek info@basqueultratrail.com posta helbidera email bat bidali behar dute, laguntzaile bezala parte hartu nahi duzuela argituz eta lagunduko duzuen korrikalariaren izena aipatuz.

Gogoratu lasterketan zehar korrikalari bati laguntzeko “pacer” bezala izen-ematea guztiz beharrezkoa dela, eta bakarrik Lizarragako Bizi-Oinarritik (82.km) aurrera egin ahal izango dela.

Hondakinak

Arreta berezia jarriko dugu hondakinen bilketan. Anoa-gune guztietan eremu bat izango duzu hondakinak gaika berezita uzteko: papera (edukiontzi urdina), plastikoak (edukiontzi horia), beste hondakin batzuk (edukiontzi berdea). Mesedez, hondakin bakoitza dagokion edukiontzian utzi. Gainera, dortsalarekin batera poltsatxo bat emango dizugu anoa-gune batetik besterako tartean hondakinak gordetzeko. Debekatuta eta zigortuta dago ibilbidean hondakinak botatzea (adibidez, gelen hondarrak). Eramaten dituzun barratxoen bilgarri eta gel guztiek zure dortsal-zenbakia eduki beharko dute idatzita; dortsala jasotzerakoan egingo den materialaren kontrolean eta irteeraren aurreko gune itxian egiaztatuko dugu hori.

 

BUTS Zirkuituko lehen lasterketan partu hartu izan bazenuen, bertan emandakoa berrerabiltzea eskertuko genizuke.

Irteerako gune itxia

Antolakuntzak gune itxi bat egokituko du irteerako arkuaren aurreko eremuan (Arriaga antzokiaren zelaigunean), eta gune horretan lasterkariek baino ezingo dute sartu. Irteera baino ordubete lehenago zabalduko da gune hori, eta horra sartzeko, materialaren kontrola eta txipa aktibatzeko kontrola igaro beharko duzu.

Mesedez, garaiz ibili bi kontrol horiek igarotzeko, pilaketak eta azken orduko presak saiheste aldera. Partaideek edateko likidoa (ura, Powerade, kafea eta salda) eta komunak izango dituzue gune itxi horren barnean.

Helmugako eremua

Lasterketa amaitzean, Iruñeako helmuga eremuan, ohiko anoa-gunea izango duzu. Anoa-gunearen kokalekua Iruñeako udalak argitu bezain laster helaraziko dizuegu; hor izango da helmugako motxila jasotzeko puntua.

Iruñeatik Garteizara itzultzea

Antolakuntzak partaide guztien eskura jarriko du Iruñeatik Gasteizara itzultzeko autobus-zerbitzua; autobusak maiatzaren 5ean aterako dira, arratsaldeko 19:30etan, Iruñeako udalak aurrerago argituko duen gune batean. Zerbitzu hori erabiltzeko aukera izango du, orobat, dortsala jasotzerakoan bete beharko duzun inprimakian adierazten duzun pertsonak. Lasterkari ez direnek 10 euro ordaindu beharko dute zerbitzu hori (5 euro 12 urtetik beherako haurrek).

Segurtasuna

Partaide guztiek satelite bidezko lokalizazio-baliza bat (GPS) eraman beharko duzue zuen segurtasuna bermatzeko. Dortsala jasotzerakoan motxilan ezarriko zaizue eta gainean eraman beharko duzue lasterketa amaitu arte.

Ekipamendua oso garestia denez, une horretan 20 euroko fidantza bat jarri beharko duzu, eta behin lasterketa amaitzean itzuliko zaizu diru hori. Kontuan izan, zenbateko horren balioko billete bakar bat onartuko dugula fidantzaren gordailutzat.

Lasterketa bukaerara heldu baino arinago utzi behar ezkero, baliza lasterketa uzten duzun puntuan kendu beharko zaizu, fidantza helmugan bueltatuko zaizularik.

Azkenik, arren eskatzen dizugu telefono mugikorrean Alpify aplikazioa instalatzeko. Modu horretara, edozein gorabehera sortuz gero, laguntza-zerbitzuek askoz azkarrago aurkitu ahal izango zaituzte.

Iruñea aparkalekua

Antolakuntzak doaneko aparkaleku eremu bat jarriko du lasterkarientzat, oraindik argitzeke dagoen gune batean, Iruñeako Udalak argitu bezain laster helaraziko dizuegu kokalekua (aparkalekuak ez du segurtasunik izango). 60 plaza izango dira eskura, 20 autokarabana/furgonetentzat eta 40 autoentzat. Interesatuta bazaude, adierazi galdetegian, baita ibilgailuaren matrikula ere. Galdetegia jasotzen dugun ordenaren arabera egingo dugu erreserba, eskura dauden plazak agortu arte.

 

Probaz gozatzea espero dugu.

Jaso ezazu gure agurrik beroena,

Basque Ultra Trail Series Zirkuituaren batzorde antolatzailea

Programa
Galdetegia