JARDUERA FISIKOA ETA BEROA

 

Gizakiak berezitasun bat dauka, osasuntsu egoteko bere barneko tenperaturak egonkorra izan behar duela, 37gradu ingurukoa. Kanpokoa, gorputzeko azalean eduki dezakeguna adibidez, aldakorra izan daiteke, giroaren tenperaturaren arabera.

 

Barneko egonkortasun termiko hori lortzeko, organismoak baditu mekanismo ezberdinak: irradiazioa, eroapena, konbekzioa eta lurrunketa. Horiei esker, adaptazio kulturalekin batera, munduko leku askotan bizi gaitezke, klima mota oso ezberdinekin.

 

Gure organismoa egoera larrian egon daiteke jarduera fisiko intentsoa burutzen dugunean giro beroetan.

 

Jarduera fisikoan zehar gastatutako energiaren zati handi bat, %75a inguru, beroan bihurtzen da. Gorputzan pilatuko balitz, tenperatura asko igoko litzateke, bizitza arriskuan jarriz.

 

Giroa fresoa edo hotza denean, arazoa modu errezean konpontzen da: kanpoko odol-zirkulazioa handitzen da eta termoerreguladore bezala funtzionatzen du, azalaren ondoan hotzituz eta barne-tenperatura jaitsiz.

 

Baina inguruko airea beroa denean, irradiazioa, konbekzioa eta eroapena ez dira eraginkorrak. Soilik izerditzeak jaraitzen du lagungarria izaten, izerdia luruntzean azalarekin kontaktoan, hau hotzitu egiten baitu.

 

Beraz, giro beroarekin jarduera fisikoa burutzeak, deshidratazioa eta neke sentsazioa handitzen du.

 

Horrez gain, azala eta giharren arteko odol banaketa, hotzitzeko eta lan egiteko, laktato kontzentrazioaren handitzea ekartzen du ariketa fisikoarekin.

 

Azterketa medikuen arabera, neke umbralaren %70ean burututako esfortzu batetan, kirolari batek 30 graduko tenperaturekin 10 graduko tenperaturarekin baino erdia irauten du.

 

Pultsometroa erabiltzen dutenek, kontutan hartu behar dute beroarekin bihotz maiztasunak gora egiten duela. Beraz, Adi pultsometroarekin egun beroetan!

 

 

 

BERO EGOKITZAPENA

 

Giro beroan entrenatzean, aste bete eta gero, egokitzapen maila bat lortzen dugu, errendimendu fisikoaren hobekuntza eta osasun arazoak pairatzeko arriskuaren jaitsiera dakarrena.

 

Aldaketa nabarmenetarikoa izerditzea izango da, lehenago hasiko gara izerdia botatzen eta likidoa, gehiago eta gatz gutxiagokoa izango da. Horrek esan nahi du gehiago edan (hidratatu) beharko dugula, baina gorputzaren tenperatura hobeto mantenduko da, errendiemndua handituz eta osasuna  hobetuz.

 

Ondorio bezala, hotza egiten duenean baino karbohidrato kontzentrazio gutxiagoko edari isotonikoak eta ura freskoak edatea gomendatzen da. Normalean erabiltzen ditugun edari isotonikoak pixka bat diluitzea edo ur hutsarekin konbinatzea, aukera bat izan daiteke.

 

BERO KOLPEA

 

Esan bezala, osasunerako oso arriskutsua da beroarekin jarduera fisikoa egitea .

 

Gihar-karranpak, nekea, sinkopea, intsolazioa edo bero kolpea, kasu larrienetan, ondorio posibleak dira.

 

Oso garrantzitsua da ondorio hauek larriak bihurtu baino lehen garaiz detektatzea eta modu egokian tratatzea.

 

Sintomak:

 

– Gihar-karranpak eta uzkurdura mingarriak.

 

– Ahultasuna.

 

– Goragaleak.

 

– Okadak.

 

– Buruko mina.

 

– Konorte egoera alteratua, zorabio

 

Zer seinale ikus dezakegu?

 

– 40 gradu inguruko gorputz-tenperatura.

 

– Azal beroa, lehorra edo izerditsua, bero kolpearen mota eta momentuaren arabera.

 

Zer egin dezakegu norbaitek beroarekin erlazionatutako osasun arazoa duenaren susmoa badaukagu?

 

– Ariketa fisikoa gelditu.

 

– Pertsona gerizpean eta leku freskoan jarri,

 

– Gehiegizko arropa kendu.

 

– Osasun zerbitzuei deitu (112).

 

– Pertsona alboz etzanda jarri.

 

– Kontziente badago, edari hotzak eman.

 

– Konpresa edo zapi hotzak jarri lepo, besape eta iztarteetan.

 

– Haizea eman.

 

– Gorputzaren gainean ura lurrundu edo bere arropak busti.

 

Zer ez dugu egin behar?

 

– Ariketa fisikoa jarraitu.

 

– Antiinflamatorioak hartu.

 

– Alkoholdun edariak hartu.

 

– Sustantzia bizigarriak hartu.

 

– Edari edo janari oso beroak edo koipetsuak hartu.

 

Bukatzeko, gogoratu, beroa egiten duenean, funtsezkoa da edatea egarri izan baino lehen!