Apirilaren 2an (igandea) aurretiaz iragarritako Training Day-a burutuko da, Gasteiz-Iruñea lasterketako tarte bat korrituko delarik. Gogoratu Gasteiz-Iruñea lasterketa Basque Ultra Trail Zirkuituko bigarren froga puntuagarria dela.

Gasteiz-Iruñea lasterketan iskribatuta dauden zein lasterketa honetan bolondresak direnentzako doakoa izango da Training Day-a, beti ere asistentzia e-mail bidez baieztatu behar delarik.

Bigarren lasterketa honetan inskribatu  gabe dauden edo bolondresak ez direnentzako, frogak 20€-ko prezioa izango du, eta mezu bat bidali beharko dute info@basqueultratrail.com helbide elektronikora,inskripzioa eskatuz.

Hitzordua Olloko (Nafarroa) frontoian izango da, goizeko 8.30etan, bertatik Lizarragara joango den autobusa hartzeko. Bertatik Lizarraga-Ollo tartea egingo da (20km/D+1100m), Beriain mendiko muinetik igarotzen delarik.

Beriain mendiaren muinean dagoen San Donato ermitan (7.km) hornidura likido zein solidoak eskainiko zaizkie parte hartzaileei, baita Ollon ere.

Korrikalariek komunak izango dituzte Ollora heltzean, baina ez da dutxarik egongo.

Izena emateko epea martxoaren 29an (asteazkena) bukatuko da.