Uztailaren 2an (igandea) aurretiaz iragarritako Training Day-a burutuko da, Iruñea-Donostia lasterketako tarte bat korrituko delarik. Gogoratu Iruñea-Donostia lasterketa Basque Ultra Trail Series Zirkuituko hirugarren froga puntuagarria izateaz gain, Euskal Herriko Ultra Trail Txapeleketa ere izango dela.

Hirugarren lasterketa honetarako izena eman duten zein bolondresak direnentzako doakoa izango da Training Day-a, beti ere asistentzia e-mail bidez baieztatu behar delarik.

Lasterketa honetan inskribatu  gabe dauden edo bolondresak ez direnentzako, frogak 20€-ko prezioa izango du, eta mezu bat bidali beharko dute info@basqueultratrail.com helbide elektronikora,inskripzioa eskatuz.

Hitzordua Lekunberriko (Nafarroa) pilotalekuan izango da, goizeko 9.00retan, han Larunbera joango den autobusa hartzeko. Bertatik Larunbe-Lekunberri tartea egingo da (28km/D+1785m), Erga eta Larrazpil muinetik igarotzen delarik.

Irurtzunen (7.km) zuzkidura puntu arin bat izango dute parte hartzaileek, eta beste bat Lekunberrin, azken honek komunak eta dutxak izango dituelarik.

Izena emateko epea ekainaren 23an (ostirala) bukatuko da.